Azken hori Gernikan aurkeztu zuten urriaren 21ean, eta eragile sozial, politiko, sindikal eta norbanako ezagunek babestu zuten orduan. "Konponbidearen eta elkarbizitzaren ateak parez pare zabaltzeko giltza" izatea da manifestu horrekin gura dena, eta herritarrak horretara gonbidatuko dituzte datozen asteetan, atxikimendua emateko eskatuz.