Hamar onenen artean amaitu du Urrutiak Skyrunner zirkuitua

Xabier Urtzelai 2023ko aza. 3a, 12:26

Ainara Urrutia, eskumatik bigarrena, Limoneko sari banaketa ekitaldian. Argazkia: EMF

Asteburuan egin duten Limone Extreme lasterketan aretxabaletarra 14.a izan da, eta sailkapen orokorrean bederatzigarren postuari eutsi ahal izan dio, denboraldi amaiera borobilduta.

Joan den asteburuan Italian jokatutako Limone Extremeko lasterketarekin borobildu du Ainara Urrutiak denboraldia, eta Skyrunning zirkuituko lasterketetan batutako puntuei esker sailkapen orokorrean 9. postuan amaituko du urtea. Urrutiak pozik egoteko moduko denboraldia egin du, sailkapen orokorrean hamar onenen artean egotearekin batera, urtean zehar podiumera igo delako Madeiran, Grignen eta Louzanen.

Bada, joan den astean, Aretxabaletakoa 14.a izan zen nazioarteko puntako lasterkariak batu zituen lasterketan, Limoneko proba Skymasters proba zen-eta, alegia, final handia. Hala, Euskal Selekzioak korrikalari kuadrilla polita eraman zuen lasterketara, eta, aretxabaletarrarekin batera, Aitor Ajuria ere lasterketan izan zen, nahiz eta katarroa tarteko gatzagarrak gogotik sufritu behar izan zuen lasterketa amaitzeko (153.a izan zen). Urrutiarekin batera, Osak eta Kortazarrek ere bikain amaitu dute urtea; hirurak nabarmendu dira nazioartean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak