Barbie (Estatu Batuak, 2023, 114 min.) filma izango dute helduek gaur, egubakoitza (22:00), bihar eta domekan (19:30) eta astelehenean (16:00). Umeei, ostera, Elemental (Estatu Batuak, 2023, 101 min.) marrazki bizidunen filma eskainiko diete bihar eta etzi (17:00).
Hurrengo aste bukaeran hilaren 10etik 13ra bitartean, ostera, Oppenheimer (Estatu Batuak 2023, 180 min.) emango dute helduendako eta Mavka basoaren zaindaria (Ukraina, 2023, 90 min.) izango dute umeek. Eta azaroko azken asteburuan Campeonex (Espainia, 2023, 124 min.) izango dute helduek zein umeek.
Marradurazko marrazkiak
Erakusketen aretoan, ostera, Juan Mari Urrutia Errasti Patxi (1947-2023) arrasatearraren marrazkiak izango dira ikusgai astelehenetik aurrera. Bere bizitzako azken urteetan boligrafoz eta errotulagailuz egindako irudiak erakutsiko dituzte.
