Joanna Perez, Euskadiko karate txapelduna

Mirari Altube Arrese

Sestaon jokatutako Euskadiko karate txapelketan UDAko Joanna Perez izan zen txapelduna helduen artean –kumite, 61 kiloz azpikoetan–. Odei Vazquezek, ostera, ez zuen lortu finalera sailkatzea sorbaldako lesio baten ondorioz.

La Benedicta kiroldegian jokatu zen txapelketa joan den domekan, urriaren 29an. Eta aipatutako lorpenaz gain, Ariane Bartolomek hirugarrena postua eskuratu zuen kadete mailan–kumite, 61 kiloz goitik– eta Lander Cebrino bigarrena izan zen gazteen artean –kumite, 76 kiloz azpikoetan–.

Joane Blazquezek kadeteetan eta Iñigo Uribeetxebarriak gazteen mailan ere hartu zuten parte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak