Eguenean jarriko dituzte salgai Aretxarten gastatzeko bonuak

Mirari Altube Arrese 2023ko urr. 25a, 17:45

Nahia Agirre –Aretxabaletako Lan eta Garapen teknikaria– Kris Hernandez –Aretxarteko presidentea– eta Angel Mari Etxabe –Lan eta garapen zinegotzia–.

Bigarren erosketa-txartel kanpaina jarriko du abian urriaren 26an, Udalak. Erosleak 30 euro ordainduko ditu eta 50 euroko balioa duen bonua eskuratuko du Aretxarte merkatarien elkarteari atxikitako establezimenduetan erabiltzeko. Arkupen egingo da horien salmenta 10:00etatik 19:00etara bitartean, eta Aretxarte arduratuko da.

Tokiko merkataritzan erosketak sustatzeko helburuarekin aurten egin den bigarren erosketa-txartel kanpaina da –aurrekoa ekainean egin zen–; deialdi bakoitzean 15.000 euro erabili ditu Udalak, 750 bonu aktibatzeko. Dirulaguntza hau Udalak eta Aretxarte merkatari eta ostalarien elkarteak sinatutako hitzarmenaren barruan dago.

Txartelak eskuratu ahal izango dituzte 16 urtetik gorako aretxabaletarrek, eta bakoitzak bakarra erosi ahal izango du nortasun agiria erakutsita. Txartel-sorta bakoitzean datoz 20 euroko bonua eta 10 euroko eta 5 euroko bina. Horiek erabili ahal izango dira Aretxarte elkartearen 40 establezimendu ingurutan: elikadura, arropa edo oinetakoen dendak; zerbitzuak –ile-apaindegia, estetika zentroa, fisioterapia…– eta tabernak. Bost eurokoak, hain zuzen ere, tabernatan gastatu beharko dira, baita Ogiberrin, Danonan eta Arkupe goxoki dendan ere. Bonuen iraungitze data azaroaren 20a izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak