Deba ibaiko zikinkeria jaso dute 70 bat lagunek

Mirari Altube Arrese 2023ko urr. 23a, 08:10

Errekak bizi auzolanean egitasmoarekin 70 bat lagunek egin zuten bat Aretxabaletan, eta Errotabarrin hasi eta ia Mugarriraino jardun zuten Deba ibaia garbitzen. Plastikoa eta ontziak izan ziren gehien jasotakoa baina baloiak, patineteak, maleta bat eta kaleko eserleku bat ere topatu zituzten.

Dena den iaz egindako garbiketa igarri egin dela aurten adierazi zuten hainbatek, eta uste baino garbiago topatu zuten ibaia. Egindako lanarekin pozik itzuli ziren guztiak etxera, mokadutxo bat jan ostean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak