Mundukidek Afrikan eta Hego Ameriketan dituen proiektuak garatu ahal izateko eta Gobernuz Kanpoko Erakundearen lanari oihartzuna emateko balio izaten du Urkuluko lasterketak, bai eta kooperatiben arteko elkarlanari indarra emateko ere. Aipatzekoa, azken bi urteotan Krean eta Fagor Elektronika aritu direla antolakuntza lanetan. Aurten Krean irtengo da taldetik eta Ikerlan sartuko da beste bi urtetarako.