Ibilbide berria probatzeko aukera izan dute txirrindulariek

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2023ko urriaren 21a

Zortzigarren aldiz antolatu du Aretxabaletako kirol elkartearen Txirrindularitza Sailak Aretxabaleta Extrem mendi bizikletentzat martxa. Herriko Plazatik abiatu dira parte hartzaileak goizeko bederatzietan.

Ziklistek, gainera, ibilbide berria probatzeko aukera izan dute. Hain justu, antolatzaileek bi zituzten diseinatuta: bata, 50 kilometrokoa, 1.800 metroko desnibel metatuarekin; eta bestea, 25 kilometrokoa, 1.000 metroko desnibelarekin. Bidean jatekoa eta edatekoa ere izan dute parte hartzaileek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak