Mendi bizikleta martxa ibilbide berriarekin dator zapatuan

Mirari Altube Arrese 2023ko urriaren 19a

Aretxabaletako kirol elkartearen Txirrindularitza Sailak zortzigarrenez antolatutako Aretxabaleta Extrem martxak berrikuntzak izango ditu. Herriko Plazatik abiatuko dira ziklistak zapatuan, urriaren 21ean, 09:00etan, eta ordubete aurretik bertan eman ahal izango da izena, 20 euro ordainduta; online ere egin daiteke.

Antolatzaileek bi ibilbide diseinatu dituzte; bata 50 kilometrokoa eta 1.800 metroko desnibel metatuarekin, eta bestea, 25 kilometrokoa eta 1.000 metroko desnibelarekin. Aretxabaletako mendi-pistak eta bideak zeharkatuko dituzte. Ibilbideen trackak Kirolprobak webgunean zein Wikilook-en jaitsi daitezke.

Bi ibilbideetan, laburrean zein luzean, jatekoa eta edatekoa eskainiko dute; 25. kilometroan eta proba amaitzean, Herriko Plazan izango dira postu horiek.

Eguraldi iragarpena

Antolatzaileek adierazi dute zapaturako iragarpen meteorologikoa ona dela: "Egunaren lehen partean mendebalde-hego-mendebaldeko haizea nagusituko da eta ostarteak irekiko dira; arratsaldean, berriz, haizea ipar-mendebaldetik finkatuko da eta hodei gehiago ikusten hasiko gara. Tenperatura maximoak 17-20ºC ingurukoak izango dira".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak