Sortu berri den helduen antzerki taldean lekua dute

Mirari Altube Arrese 2023ko urr. 13a, 14:10

DAPeko kideak antzerki eskolen berri ematen, Aretxabaletan.

Debagoieneko Antzerki Plataformak helduen taldea eratu du Aretxabaletan, eta hori osatu gurako lukete taldekide gehiagorekin. Taldea eta egiten dutena ezagutu gura dutenentzat ate-irekiak egingo dituzte urriaren 19an, eguenean (18:30-19:30), Arkupen.

"Jolasen bitartez landuko dugu antzerkia, eta, era berean, euskara eroango dugu oholtzara", horiek direla helburuak adierazi dute plataformako kideek; Arkupe kultura etxeko Zaraia aretoan elkartuko dira, eguenetan. Antzerkiaren harra barruan dutenak animatu gura dituzte taldera gerturatzera eta probatzera.

Euskarazko antzerkia eta arte eszenikoak eragin, indartu eta saretzeko proiektu kulturala da DAP. Edozein argibide gura izanez gero edo izena emateko, hona hemen bideak: Dap.eus, dantzerkiplat@gmail.com edo 637 00 39 80 (Eider).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak