Olio-pinturak daude ikusgai Arkupen

Mirari Altube Arrese 2023ko urriaren 13a

Herritar bat erakusketa gelako lanei begira.

Blanca Martinez eta Montse Roldan arrasatearren olio-pinturak daude ikusgai Arkupeko erakusketen aretoan. Urte askoan landu dute olioa biek ala biek Arrasate Margo Taldean, besteak beste, Abdon Juaristi, Luis Laskurain eta Ricardo Azkargortaren esanetara. Paisaiak jarri dituzte ikusgai, baina askok iradoki egiten dute, ez zuzenean erakutsi.

Astelehenetik egubakoitzera bitartean egongo dira ikusgai –jai egunetan izan ezik– 11:00etatik 13:00etara eta 18:00etatik 20:00etara bitartean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak