'Hemen ez du inork ordaintzen' lana eskainiko du Doke antzerki taldeak, domekan

Mirari Altube Arrese 2023ko urr. 3a, 12:19

'Hemen ez du inork ordaintzen' antzezlaneko une bat.

Arrasateko Doke antzerki taldea Dario Fo idazlearen Hemen ez du inork ordaintzen liburuan oinarritutako antzezlanarekin etorriko da domekan, urriaren 8an, Arkupera. 19:00etan da emanaldia, eta sarrerak (5 euro) salgai dituzte leihatilan eta online.

Josemari Velez de Mendizabalek euskaratu eta egokitutako lana, Dokeren bederatzigarrena da, eta, ekainean estreinatu zuten. Idazle italiarrak 1974an idatzi bazuen ere, gaur egun bizi den egoera islatzen duela adierazi dute taldeko kideek.

Bi etxekoandre apal hilabetearen amaierara iristeko arazoen aurrean lapurretan egingo dute supermerkatu batean. Hasierako plan xumea korapilatzen joango da eta senarrak ere konplize egingo dituzte.

Vene Herrerok zuzendutako lana da eta aktore lanetan honako hauek izango dira: Maider Alcelay, Itziar Rosado, Xabi Latorre, Garbiñe Nuñez, Arantza Ezkurra, Mariasun Pagoaga, Itsaso Nuin eta Asier Alonso.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak