Artisautza, nekazaritza eta ganadu feria, bero-bero

Aitor Agiriano Arrese 2023ko irailaren 30a

Sanmigel jaietako egun handia ospatzen ari dira Aretxabaletan. Urteroko ohiturari jarraituz, artisautza eta nekazaritza ekologikoaren feria egin dute, Durana eta Mitarte kalean barrena. Guztira, hamazortzi nekazaritza ekologiko postu jarri dituzte eta 35 artisauren sorkuntza lanak izan dira herritarren eskura. Horrekin batera, bost ganaduzalek ekarritako behiak, pottokak, euskal mendi behorrak, ahuntz azpigorriak eta sasi-ardiak eta ardi latxak ere izan dira Arlutz osteko kantxan. Loramendi elkartearen eskutik, taloa dastatu eta eztarria sagardoz bustitzeko aukera ere izan da, besteak beste.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak