Erakustaldi dotorea eskaini dute pilotari gazteek

Mirari Altube Arrese 2023ko ira. 30a, 08:52

Emakumeen pilota partiduak izan ziren atzo, sanmigelei ekiteko, eta Iturrigorri pilotalekuko harmailetan elkartutakoek erakustaldi politak ikusi zituzten. Irati Betegi etxeko pilotariak ez zuen irabazterik izan baina borrokan egiten badakiela erakutsi zuen.

Zaragamatik etorritako Larraitz Beltran eta Uxue Lopez bikoteak mendean hartu zituen Naia Zelaia eta Onintze Galdos markinarrak. Hasieratik jarri ziren aurretik baina bizkaitarrek berdintzea ere lortu zuten birritan. Azkenean, 22 eta 19 emaitzarekin partidua arabarrentzat izan zen.

Bigarren partiduan Irati Betegi etxeko pilotariak Zaramagako Jaione Fernandezekin egin zuen bikote eta aurrean izan zituzten Antzuolako Nagore Galeago eta Olatz Insausti. Partidu gogorra izan zen, baita polita ere ikusleentzat, eta Betegik guztia eman zuen: "Pilotak motelak ziren eta indarrarekin eman arren ez zuten bote handirik egiten". Betegik eta Fernandezek, gainera, lehenengoz jokatu zuten elkarrekin. Partidua antzuolarrentzat izan zen 14 eta 22ko emaitzarekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak