Gune Morea egongo da zapatu iluntzean

Mirari Altube Arrese

Indarkeria matxistarik gabeko jaiak aldarrikatu ditu Udalak eta Gune Morea izango dela zapatuan iragarri dute. Horrez gain, halako kasuak salatzeko telefono-zenbaki bat ere izango da eskura: 678 06 17 00.

Gune Morea Herriko Plaza barrenean kokatuko dute zapatuan, 19:00etatik 22:00etara bitartean. Telefono-zenbakia, ostera, bi egunetan izango da martxan, egubakoitzean eta zapatuan, 20:00etatik 08:00etara bitartean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak