Bola-txapelketa herriko jai guztietako ez du hutsik egingo. Arratsaldean haurrek beteko dute bolatokia; infantilek eta gazteek jardungo dute txirloak botatzen, eta talde bakoitzeko bost onenek saria jasoko dute. Gauean, ostera, helduen txanda izango da; 10 euro ordaindu beharko dute horiek izena ematerakoan, eta bolatokia zabalduko dute txapelketa baino ordubete lehenago.
Doke txapelketa
Basotxo erretiratuen elkarteak antolatuta doke txapelketak ere ez du hutsik egingo; Gurea tabernaren atzeko partean izango da aurten. Sei taldek jardungo du nor baino nor gehiago; hona hemen horiek: Aratz, UDA, Totoro, Loramendi, Udala eta Basotxo.