"Gogotsu" dago Betegi herrikideen aurrean erakustaldia eskaintzeko: "Polita izango da; ea harmailak betetzen diren". Zaramagako (Araba) Fernandez izango du bikotekide, eta ezagutzen ez badu ere ondo moldatuko direlakoan dago. Aurkariak, ostera, ondo ezagutzen ditu Antzuolako Galeano eta Insausti: "Batarekin zein bestearekin hainbatetan jokatu izan dut".
Lehenengo partiduko pilotariak bizkaitarrak eta arabarrak dira.
Hiru Hiriburuak txapelketa hastear
Entrenamenduetan bete-betean dabil aretxabaletarra: "Denboraldia aspaldi hasi nuen; izan ere, Emakume Master Cup zirkuituko San Mateo txapelketa jokatu berri dut, eta datorren domekan Hiru Hiriburuak txapelketari ekingo diot". Urriaren 1ean izango du lehenengo partidua, Gasteizen, eta Insausti antzuolarrarekin osatuko du bikotea.