Jatekoa eta edatekoa herritarrek eroan beharko dute ohi legez. Kantu-afaria Sei Pistols&Trabuko Bat taldeak girotuko du aurten ere, eta izena ematerakoan kantu-liburua jaso dute herritarrek euro baten truke.
Egubakoitzean, irailaren 29an, egingo den kantu-afarirako izen-emate epea gaur zabaldu da, 09:00etan, eta ordu erdi inguruan leku guztiak bete egin dira, 500 hain zuzen ere –Iturrigorri pilotalekuan–. Eguraldi ona eginez gero Herriko Plazan izango da ekitaldia, eta beste 100 lagunendako lekua egongo da. Horretarako izen-ematea egubakoitz goizean zabalduko dute; 09:00etan, Arkupen.
Jatekoa eta edatekoa herritarrek eroan beharko dute ohi legez. Kantu-afaria Sei Pistols&Trabuko Bat taldeak girotuko du aurten ere, eta izena ematerakoan kantu-liburua jaso dute herritarrek euro baten truke.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.