Berrehun lagun inguru elkartu dira gaur Aretxabaletako Herriko Plazan, asto jana egin baitute. Gisatua herriko eta inguruko zortzi elkartek prestatu dute, eta txapelketa ere egin dute; hain justu, Urkulu elkarteko sukaldariak izan dira irabazleak. Halere, aurten estreinakoz hanburgesak ere egin dituzte, eta saiheskiak, xerrak eta txuletak parrilan prestatu dituzte.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.