Sua piztu da Durana kaleko etxebizitza batean, Aretxabaletan

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2023ko irailaren 22a

Ertzaintzak jakinarazi duenez, 13:30ak aldera jaso dute larrialdietako deia. Durana kaleko 26. atariko etxebizitza bateko sukaldean piztu da sua, baina ez da zauriturik izan.

Udaltzainak eta suhiltzaileak ez ezik, anbulantzia ere gerturatu da. Bi pertsona zeuden etxean sua piztu denean lekukoen esanetan, baina ondo daude biak. Sua itzali dute dagoeneko, eta oraindik lanean jarraitzen dute suhiltzaileek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak