Nerea Letek irabazi du Bizkaiko Hiru Txirlo Bola-joko Txapelketa emakumeen artean

Mirari Altube Arrese 2023ko ira. 18a, 14:47

Atzo, irailak 17, bukatu zan Bizkaiko Hiru Txirlo Bola-joko Txapelketa. UDAko bi taldek hartu dute parte eta emaitza politak lortu dituzte. Nerea Lete izan da onena emakumezkoen artean eta sailkapen orokorrean seigarren postua eskuratu du.

Markina Xemeingo Barinaga auzoen hasi zen ekainaren 24an, eta atzo bukatu, Aulestiko Santa Eufemiako bolatokian, hamabi jardunaldi egin eta gero.

Aretxabaleta kirol elkarteko Nerea Lete izan da onena emakumezkoen artean, eta sailkapen orokorrean seigarren postuan sailkatu da; UDAko taldeko onena ere izan da Hiru Txirlo txapelketan. Isana Gorosabel, ostera, emakumezkoen sailkapenenean hirugarren geratu da.

Taldeka ere emaitza polita eskuratu dute; izan ere, UDAko Atxorrotx taldea bigarrena izan da. Honako hauek osatu dute taldea: Nerea Lete, Jose Luis Gorosabel, Isana Gorosabel eta Eñaut Kortabarria.

Eta nagusien sailkapenean –65etik gorakoen artean– Jose Luis Gorosabel hirugarrena izan da.

Urrian Euskal Herriko Txapelketa

Urriaren 7an hasiko da Euskal Herriko Txapelketa, Aramaioko Etxaguen auzoan hain zuzen ere. Eta beste saio bat ere egingo da Aramaion; azaroaren 4an, Untzillan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak