Aurreneko aldiz antolatu dituzte jaiak Txarapea ibilbidean, eta egitarau betea osatu dute gaurko. 12:00etan pregoia irakurri eta bota dute txupinazoa eta ordu berean zabaldu dute txosta. Ondoren, haur jolasak eta parkea zabaldu dituzte txikiendako eta helduendako, berriz, 'Txarabermu' saioa. Herri bazkarian paella jan dute, eta orain, arrasaldea mus txapelketarekin hasiko dute eta iluntze-gau aldera musika izango da protagonista.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.