Abian da literatura solasaldien denboraldia Aretxabaletako Udal liburutegian

Mirari Altube Arrese 2023ko ira. 14a, 11:27

Literatura solasaldietan hizpide izango dituzten liburuak.

Eneko Bidegainen Bichta éder liburuaren bueltako solasaldiarekin gaur, irailak 14, ekingo diote literatura solasaldiei; 19:00etan izango da Udal liburutegian. Aurten ere Mikel Antza idazleak gidatuko ditu euskarazkoak, eta Monica Leiva kazetariak, gaztelerazkoak.

Urriaren 5ean, eguena, Maddi Ane Txoperenaren Ez erran inori liburua izango dute hizpide euskarazko taldekoek. Eta 18an, eguaztena, Juan Tallon galiziarraren Obra maestra, gaztelerazkoek.

Azaroaren 9an Adur Larrearen Lurbinttoko ohoinak liburuaren gainean jardungo dute, eta 15ean, Yoko Ogawa japoniarraren La fórmula preferida del profesor lana izango dute berbetarako gai.

Eta urtea bukatu aurretik, abenduan, Edgar Lee Masters estatubatuarrak idatzitako Antología de Spoon River landuko dute hilaren 13an, eta Miren Agur Meaberen Kristalezko begi bat, hilaren 14an.

Euskarazko solasaldi guztiak 19:00etan izango dira, eta gaztelerazkoak, 18:00etan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak