2022an jaiotakoek ere izango dute bertso liburua

Mirari Altube Arrese 2023ko ira. 14a, 18:09

Bertso liburuak banatzeko 2018an egindako ekitaldia.

Bertso liburuaren proiektuan parte hartzeko izena eman behar dute familiek aldez aurretik eta argazkiak eta datuak bidali; azken eguna urriaren 4a da.

Haur jaioberrien bertso liburua argitaratu du urtero –2015etik hona– Aretxabaletako Udalak, Lekaixoka bertso eskolarekin batera, eta iaz jaiotakoek ere izango dute. Bertso bat eskainiko diote liburu horretan izena emandako ume bakoitzari.

Proiektuan parte hartu gura duten familiek 2022an jaiotako haurraren izen-abizenak eta jaioteguna jakinarazi beharko dituzte, baita gurasoen edo tutoreen izen-abizenak, nortasun agiriaren zenbakiak eta helbidea ere. Datuekin batera haurraren bi argazki eta haren deskribapen labur bat –izaera, berezitasunak, bitxikeriak, familiako kideak…– bidaliko dituzte honako helbidera: bertsoliburua@gmail.com. Eta horretarako azken eguna urriaren 4a da. Edozein zalantza edo arazo izanez gero Udaleko Euskara Sailera jo behar da: 943 71 18 62. 

Liburua debalde –bigarren alea ordaindu egin beharko da– banatuko dute datorren abenduaren 14an Arkupen egingo den ekitaldian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak