Tontorrera iritsitako guztiei salda eta mokadutxoa eskaini zieten mendizale elkarteko kideek, eta umeek, gazteek zein helduek gustura hartu zuten pizgarria. Aurretik, horietako asko igo ziren mendiaren ikur den gurutzea ukitzera; hain zuzen ere, aurten, 95 urte bete ditu horrek.