Agorreko Andramaixak ospatuko dituzte Areantzan, asteburuan

Mirari Altube Arrese 2023ko irailaren 8a

Auzotarrak jolasean.

Gaur iluntzean hasiko dituzte jaiak Areantza auzoan eta domeka eguerdira bitartean ekitaldi ugari izango dira auzotarrendako zein gerturatzen diren edonorendako.

Martin Kabarrixa pertsonaiari ongietorria eginda (20:00) murgilduko dira jaietan gaur, egubakoitza. Ondoren, auzo-afaria egingo dute eta dantzaldia ere izango da.

Bihar, zapatua, txistularien dianarekin emango diote hasiera egunari (09:30). Meza izango da gero (12:00), auzoan hildakoen alde, eta  bukatutakoan, mokadutxoa jan eta 32. ginkanari ekingo diote. Arratsaldean (17:45), Areantzako jolasetan jardungo dute.

Domekan, Kurtzebarriko Egunarekin bat egingo dute eta ohiturari eutsiz tontorrean elkartuko dira auzotarrak, argazkia ateratzeko. Ondoren, labanderan jaitsiko dira etxe aldera eta Martin Kabarrixa agurtuko dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak