Bihar, egubakoitza, Txoborro eta Tor magoek neska-mutikoekin egingo dituzte saioak Arkupen goiz partean: 10:30ean (2013-2016 urte bitartean jaiotakoak) eta 12:00etan (2009-2012 urte bitartean jaiotakoak).
Arratsaldean, 19:00etan, antzerkia eta magia uztartzen dituen Aztikeriak ikuskizuna eskainiko dute biek elkarrekin, Herriko Plazan.