Magia Astea antolatu du Udalak beste urte batez. Eguaztenean, hilaren 6an, Amelie, Tor eta Txoborro magoak jende artean murgilduko dira "gertuko magia" eskaintzeko. 17:00etan GSR Debagoiena egoitzan izango dira, eta 19:00etan, herriko hainbat txokotan.
Eguenean, Amelie azti gazteak Magia gehiago! ikuskizuna eskainiko du –gazteleraz–, Arkupen –sarrera: 3 euro–. Magian berriro sinisteko saioa izango da, haren eskuak eta ahotsa oinarri izanik.
Tor eta Txoborroren ikuskizuna
Egubakoitzean, hilaren 8an, Tor eta Txoborro magoak izango dira ikuskizunen gidari. Goiz partean bi saio egingo dituzte neska-mutikoendako, Arkupen: 10:30ean –2013-2016 urte bitartean jaiotakoentzat– eta 12:00etan –2009-2012 urte bitartean jaiotakoentzat–. Taldeak 20 eta 25 lagun artekoak izango dira, gehienez.
Iluntzean, ostera, Aztikeriak izeneko "saio berritzailea" eskainiko dute bi magoek elkarlanean, 4 eta 10 urte bitartekoentzat. Unibertso magiko bat sortuko dute Herriko Plazan, antzerkia eta magia uztartuz: karta-jokoak, agerpenak eta desagerpenak eta gehiago ikusiko dituzte elkartutakoek.