Debagoieneko Mankomunitateak, Deba Garaia Landagarapenak eta Aretxabaletako Udalak antolatu dute Tomatearen Astea beste urte batez, irailaren 6tik 10era bitartean. Aurten, lehenengoz, bertako tomate barietateen Euskal Herri mailako lehiaketa egingo da; hilaren 10ean hain zuzen ere. Lehiaketan parte hartu ahal izango du Euskal Herrian erroldatuta dagoen edonork eta ezinbestekoa izango da bertako tomate barietatea aurkeztea.
Hona hemen oinarriak:
- Euskal Herriko bertako tomatea izan behar da.
- Euskal Herrian erroldatuta dagoen edonork parte har dezake.
- Lehiakide bakoitzak aurkezten duen barietate bakoitzeko hiru ale aurkeztu behar ditu –aleak antolatzaileen esku geldituko dira–.
- Lehiaketan parte hartzeko aurrez izena eman behar da. Izena emateko azken eguna da irailaren 6a, eguerdiko 12:00etan.
- Izena posta elektronikoz eman behar da, honako helbidean: kultura@aretxabaleta.eus
- Gaia: 2023 Euskal Herriko bertako tomate lehiaketa.
- Nortasun agiriaren kopiarekin batera ondorengo datuak bidali behar dira:
- Izen-abizenak.
- Telefono zenbakia.
- Herria.
- Aurkezten den barietatearen izena.
- Noiztik ugaltzen duen barietatea.
- Nondik iritsi zaion edota norengandik.
- Tomateak, irailak 10ean, goizeko 9:30etatik 10:30ak bitartera ekarri behar dira Aretxabaletako udalak Durana kalean horretarako jarrita izango duen karpara.
- Epaimahaia adituek osatuko dute.
- Sariak honakoak izango dira:
- 1. saria: 500 euro eta garaikurra.
- 2. saria: 300 euro.
- 3. saria: 150 euro.
- Aipamen berezia, Aretxabaleta tomate onenari. Saria: 150 euro.
- Epaimahaiaren erabakia, irailaren 10ean, eguerdiko 13:30 lehiaketa antolatu den karpan.
Pintxo ibilbidea eta azoka
Tomatearen Astea girotzeko pintxoen ibilbidea egingo dute beste urte batez. Aretxabaleta barietatearekin egindako pintxoak eskainiko dituzte herriko hainbat ostalarik irailaren 6tik 10era bitartean.
Irailaren 10ean, ostera, lehiaketarekin batera azoka izango da Durana kalean. Tokiko landa eremuan ekoitzitako produktuak saltzen dituzten hogei bat ekoizle elkartuko dira 10:00etatik 14:00etara bitartean, tomatea eta sasoiko beste hainbat produktu eskaintzeko.
Tomate lehiaketaren saria 13:30ak bueltan emango dute. Herritarrek, ostera, tomate deigarriena hautatu ahal izango dute.