Loramendik eskaintzen du: Aniztasun eta Barriketan proiektuetan koordinatzaile eta dinamizatzaile lanak egitea; hamasei orduko lanaldia; eta urrian hastea.
Langile horri eskatuko diona honako hau izango da: bigarren mailako lanbide heziketa, gradua edo diplomatura-lizentziatura titulua izatea eta harremanetarako gaitasuna.
Eta kontuan hartuko du aretxabaletarra izatea eta bertako euskalkia menperatzea; hizkuntzarekin eta kulturartekotasunarekin loturiko ikasketak izatea; eta dinamikoa eta saiatua izatea.
Curriculumak Loramendira
Curriculumak, irailaren 8a baino lehen, Loramendira bideratu behar dituzte interesatuek: aisiaeuskara@loramendielkartea.eus helbidera bidalita edo bulegora bertara –Durana kalea 11– eramanda.