UDAk aurtengo talde berria aurkeztu zuen Realeko jubenilaren aurka. Neurketa aurretik egindako ekitaldian, Unai Calzon entrenatzailearen lantalde berria, fitxaketak, jantziak eta kapitainak aurkeztu zituzten.
Berdegunean, kanpotarrak 1-2 gailendu ziren eta etxekoen gol bakarra Josu Aizpuruak sartu zuen.
Aurre-denboraldian murgilduta
Txapelketaren hasierari begira, aretxabaletarrek oraindik hiru lagunarteko jokatuko dituzte. Alaveseko jubenila, Iurreta eta Arizanabarra izango dituzte aurkari. Bi aste barru ekingo diote ligari Amaikak Bat taldearen kontra etxetik kanpo. Guztira sei fitxaketa egin dituzte, iaz izan zituzten bajei aurre egiteko.
Debagoiendarrak Realean
Ekain Ugalde eta Aimar Madina debagoiendarrek Realeko jubenilarekin jokatu zuten neurketa. Ugaldek ezker hegalean eta Madinak zelai erdian maila bikaina erakutsi zuten.