Poltsatako irudia aukeratzeko lehiaketa deitu du Aretxartek

Mirari Altube Arrese 2023ko abu. 29a, 07:48

Aretxartek 2020an banatutako poltsak.

Poltsak banatu gura ditu Aretxarte merkatarien elkarteak bezeroen artean eta bertako irudia aukeratzeko lehiaketa deitu du. Bestetik, irailaren 7tik 9ra bitartean Ixadebalde merkealdien azoka egingo dute Aretxarteko hainbat saltokik.

Lehiaketara aurkeztutako irudiak komertzio txikien aldekoak izango dira eta irabazleak 100 euroko bonua jasoko du. Parte hartu ahal izango dute 16 urtetik gorakoek, eta marrazkia, honako helbidera bidali beharko dute: aretxarteelkartea@gmail.com. Horretarako azken eguna irailaren 15a izango da.

Ixadebalde azoka irailaren 7tik 9ra

Bestetik, Aretxarteko hainbat dendak Ixadebalde merkealdien azoka egingo dute irailaren 7an, 8an eta 9an. Saltokien aurrealdean izango dituzte merkatutako produktuak eta maukak honako hauek: Asensio, Kilima, Tak, Amaia ume denda, Belar Meta, Hankabeltz eta Almila Shop.

Eguenean eta egubakoitzean goizez eta arratsaldez izango dituzte produktuak kalean (10:00-13:30 eta 16:30-20:00) eta zapatuan, goizez bakarrik (10:00-14:00).

Gainera, bezeroen artean 100 euroko hiru bonu zozketatuko dituzte Ixadebalderi agur esan ondoren.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak