Jaialdiari hasiera eman zion lehenengo partidua afizionatu mailakoek jokatu zuten eta UDAko Zugasti eta harekin bikote izan zen Gartziak irabazi zieten 18 eta 13 Etxaniz eta Konderi.
Ondoren profesionalek hartu zuten lekua. Zubizarreta eta Ugartemendiak irabazi zieten Alberdi eta Elizegiri 22 eta 8. Eta gero, jaialdiko partidu nagusian, Larrazabal eta Mariezkurrena II gailendu zitzaien Jaka eta Imazi 22 eta 16.
Partidu politak jokatu zituzten guztiek eta sekulako giroa sortu zen bete-bete eginda zegoen pilotalekuan, antolatzaileen esanetan.