Alkate txikiak pregoia irakurri eta txupinazoa botata hasi dute haurrak protagonista dituen eguna Aretxabaletan. Japoniar bonbetatik jasotako opariekin ekin diote hala eguna ospatzeari eta jarraian, herri kiroletan aritzeko aukera ere izan dute plazan. Horrekin batera, herritarrak zirikatzen aritu dira buruhandiak eta Potxin eta Patxin pailazoen emanaldiarekin borobildu dute goiza.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.