Iturrigorri pilotalekua lepo beteko da, beste behin, pilotarien jardunaren bueltan.
Bihar, martitzena, herriko gaztetxoen arteko norgehiagokak izango dira, 11:00etan hasita.
Etzi, abuztuak 16, ere etxekoek emango diote hasiera jaialdiari 17:30ean, eta gero, profesionalen txanda etorriko da. Aritz Zugasti eta Markel Gartziak aukari izango dute Ander Etxaniz eta Felix Condek osatutako bikotea.
Ondoren, Alberdik eta Elizegik jardungo dute nor baino nor gehiago Zubizarreta III eta Ugartemendiaren aurka. Eta bukatzeko, partidu izarra izango da: Jaka eta Imaz, Larrazabal eta Mariezkurrena II.aren aurka.
Sarrerak pilotalekuan salduko dituzte 15 eurotan.