Gizonezko bat atxilotu dute Aretxabaletan bi laguni tiro egitearren

Mikel Zumalde Etxabe 2023ko uzt. 31a, 09:00

Gertakaria goizaldean jazo da inguru honetan.

39 urteko gizonezko bat atxilotu dute bart Aretxabaletan, bi pertsona erasotzeagatik. Istiluak izan dira herriko taberna baten kanpoaldean, eta ustezko erasotzaileak bi pertsona zauritu ditu suzko armarekin.

Ertzaintzak 06:00etan izan du gertakariaren berri, eta 07:00ak aldera atxilotu dute gizonezkoa Mitarte plazan. Ustezko erasotzaileak eragindako zaurien ondorioz, anbulantzian ospitalera eraman behar izan dituzte zaurituak. Zaurituetako arrasatearra larri dago, Gasteizko Txagorritxu ospitalean. Beste zaurituak, aretxabaletarrak, zauri arinagoak ditu. Ertzaintza gertatutakoa ikertzen ari da. 

Aretxabaletako Udalaren oharra

Gertakariaren harira, Aretxabaletako Udalak ohar bidez adierazi du bere “kezka”. 

Hemen, oharra:

“Gaur gauean gertatutakoaren harira, Aretxabaletako Udaletik gure kezka adierazi nahi dugu. 

Era berean, zauritutako pertsonei eta familiei gure elkartasuna adierazi nahi diegu eta lehenbailehen sendatzea espero dugu. 

Azkenik, argi utzi nahi dugu, gure herrian ez ditugula horrelako gertakari edo jarrerak onartuko”.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak