Egun bakarreko jaia izango da, eta oraindik erabat zehaztuta ez izan arren egitaraua hainbat kontu aurreratu dituzte. Txosna jarriko dute, ibilbide horretan dagoen "taberna falta ikusita" eta herri bazkaria ere izango da.
Antolatzaileek adierazi dutenez, jaiak arrakastatsuak baldin badira, datozen urteetan proiektuari jarraipena emateko asmoa dute.