Indarkeria matxistarik gabeko andramaixen alde agertu dira Udala eta Atxabaltako Gazte Mugimendua

Mirari Altube Arrese 2023ko abu. 12a, 10:00

Indarkeria matxistarik gabeko jaiak aldarrikatu ditu Udalak, eta iragarri du Gune Morea bi egunetan jarriko dutela. Kasuak salatzeko bi telefono zenbaki ere eskura izango dituzte herritarrek.

Indarkeria matxistarik gabeko jaiak aldarrikatu ditu Udalak, eta iragarri du Gune Morea bi egunetan jarriko dutela: abuztuaren 14an eta 17an. Herriko Plazan egongo da (19:00-22:00).

Gainera, halako kasuak salatzeko telefono-zenbaki bi izango dituzte eskura herritarrek –biak 24 orduz–:

  • - Eusko Jaurlaritzaren Satevi: 900 84 01 11.
  • - Txosnaguneko arreta-telefonoa: 631 20 88 99.

Jaietarako protokolo bat izateko lanketa abiatu du Udalak, datorren urtekoei begira.

Gaineratu dute Aretxabaletan ez dela inolako erasorik onartuko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak