Atxabalta Summer Fest jaiak bigarren aldia ospatuko du asteburu honetan. Uztailaren 30ean, domekan egingo da, eta berritasun gisa azoka txiki bat antolatuko dute bigarren eskuko arropekin. Mitarte kalean egongo da, 12:00etatik 20:00etara. Batutako diru guztia Portasolgo Jai Batzordeari emango diote.
Horrez gain, herriko sei tabernatan musika eskaintza zabala egongo da. Dagda tabernan tekno eta txalaparta doinuak uztartuko dituzte, Infuxio eta Irrintzi erakustaldia eskainiz (13:00-14:30). Gainontzeko tabernetan, Hirusta, Arlutz, Kixkor, Haizea eta Ezkutun DJak egongo dira arratsalde guztian. Ezkuturen kasuan, jaia hurrengo eguneko goizaldera arte luzatuko da.
Dagda
- 13:00-14:30 Infuxio eta Irrintzi: tekhnoa eta txalaparta fusionatuta.
- 18:30-20:00 DJak.
Arlutz / Kixkor / Haizea
- 16:00-18:00ak DJak.
- 18:00-21:00 Maikel Night eta Priscila Summer Queen.
Ezkutu
- 18:00-22:00 Furonia: funkya, house eta disko.
- 22:00-06:00: Ainho, Elektit, An2an eta Furonia.
Hirusta
- 16:00-21:00 DJak: Carrik, Gusilu, Joe Pieman eta I'ma.