Ibarra kiroldegia eta liburutegia hainbat astetan itxita egongo dira abuztuan

Mirari Altube Arrese 2023ko uztailaren 30a

Liburutegia hiru astez izango da itxita, 7tik 27ra bitartean, eta kiroldegia bi astez, 7tik 20ra.

Udal liburutegiak goizez –10:00etatik 13:00etara– zabalduko ditu ateak abuztuaren 1etik 4ra bitartean eta ondoren, hilabete bukaeran, 28tik irailaren 1era ere bai. Irailaren 4tik aurrera berreskuratuko du ohiko ordutegia: 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.

Kiroldegiko ordutegia

Ibarra kiroldegiak, ostera, bi astez bakarrik itxiko ditu ateak: abuztuaren 7tik 20ra bitartean. Gainerako egunetan –jai egunak izan ezik– udako ordutegia izango du, hau da, 10:00etatik 13:30era eta 16:30etik 20:00etara.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak