Aretxabaleta K.Eak iazko denboraldiaz izan zituen sei bajei aurre egiteko, bost fitxaketa aurkeztu ditu dagoeneko taldea indartzeko. Zuzendaritzatik aipatu dutenez, taldea itxita legoke, baina ez dute baztertzen beste fitxaketaren bat edo beste egotea.
Mikel Ezeizak, Danel Uribesalgok, Ander Martinez "Txinok", Julen Zaitegik, Jon Unanuek eta Aitor Perezek berdegunea utziko dute. Hain zuzen ere, azken hau Unai Calzonen lan taldera batuko da.
Beraien ordez, Xabi Armentia, Marcos Vinicius eta Manex Ibarrondo -Euskal Ligako Jubeniletako fitxa- heldu dira. Horrez gain, Ander Urreta eta Eneko Garcia harrobiko jokalariek Ohorezko Erregional mailako fitxa izatera pasako dira.
Bestalde, iaz Euskal Ligako Jubenilean aritu zen Eñaut Zumarraga Cultural de Durangok fitxatu du eta herriko taldea utziko du.
Aurredenboraldia
Uztailean zehar izan dituzte entrenamenduak amaitu ondoren, Andramaixen ondoren buru-belarri helduko diote berriro ere aurredenboraldiari. Irailaren bederatzi eta hamar artean ekingo diote ligari.
Txapelketaren hasierari begira, aretxabaletarrek lagunarteko mordoxka bat jokatuko dituzte.
- VS UDA Preferente-->Abuztuak 23
- VS Alaves Jubenilak-->Abuztuak 26
- VS Real Sociedad Jubenilak-->Abuztuak 29
- VS Iurreta-->Irailak 2
- VS Arizanabarra--> Irailak 6