Hamabi saiotatik sei jokatu dira eta Atxorrotx taldeko Jose Luis Gorosabel hirugarrena izan zen Zaldibarko Santa Marinan jokatutako saioan. Hala, bosgarren postuan dago banakako sailkapenean.
Atxorrotx taldea, gainera, bigarrena da taldekako sailkapenean. Eta bikoteka ere bigarren postuan daude Jose Luis eta Isana Gorosabel aita-alabak. Isana, hain zuzen, lehen postuan dago emakumeen artean eta Nerea Lete bigarren.
Atxorrotx taldeko kideak dira: Jose Luis eta Isana Gorosabel, Nerea Lete eta Eñaut Kortabarria. Katakale taldekoak, ostera, honako hauek: Gartzi Gorosabel, Gorka Madinabeitia, Juanito Bengoa eta Jesus Mari Gorosabel.