San Inazio jaiei begira, Muru-Alde elkarteak bi egunetako egitaraua prestatu du. Uztailaren 30ean, domeka, ekingo diote jaiari arratsaldeko 19:00etatik aurrera. Aretxabaletako bolotokian, bolo txapelketa egingo dute eta sariak egongo dira onenentzat. Ondoren, tripa betetzeko bertso afaria ospatuko dute Onintza Enbeita eta Andoni Egañaren eskutik. Ospakizunari amaiera biribila emateko, uztailak 31 ean elkartean salda eta txorizoa eskainiko dute 12:00etan. Trikitilariek girotuko dute azken ekitaldi hau.
Egitaraua osorik:
Uztailak 30, domeka:
- 19:00 Bola-txapelketa, bolatokian. Sariak:
- 1- 100 euro, txapela eta gazta.
- 2- 75 euro eta gazta.
- 3- 50 euro eta gazta.
- 4- Bazkide onenari: 20 euro eta gazta.
- 21:30 Bertso afaria: Onintza Enbeita eta Andoni Egaña bertsolariekin.
- Menua: Urdaiazpikoa, foie gras blocka, bakailao entsalada epela, solomilloa plantxan eta tarta izozkiarekin.
Izena aurretik eman behar da: murualdelkartea@gmail.com (azken eguna: uztailaren 23a).
Uztailak 31, astelehena:
- 12:00 Salda eta txorizoa elkartean trikitilariek girotua