Elene Errastik Alavesen jarraituko du datorren denboraldian. Maila galdu ondoren, talde eraberritua izango dute gasteiztarrek aurten, eta tartean izango da aurrelari aretxabaletarra. Bi urte daramatza aretxabaletarrak Alavesen, 2021ean Aurrera de Vitoriatik iritsi ondoren. Bigarren taldeko fitxa izan arren, 2022ko apirilean egin zuen debuta lehenengo taldearekin Eibarren aurka.
Elene Errastiren kontratu berritzearekin, aurten ere bi ordezkari debagoiendar izango ditu Alavesek. Eider Egaña oñatiarrak ere taldean jarraituko du. Hiru urterako kontratua sinatu zuen iaz, eta beraz, bi urte geratzen zaizkio.
✅ 𝐎𝐅𝐈𝐂𝐈𝐀𝐋 | Elene Errasti será albiazul una temporada más
— Deportivo Alavés Gloriosas (@AlavesFem) July 18, 2023
ℹ️ Más información: https://t.co/H8rqS5yyDd#GoazenGloriosas🔵⚪️ pic.twitter.com/0Q6b8TzZx2