'Kimera' ikuskizuna eskainiko dute eguaztenean, plazan

Mirari Altube Arrese 2023ko uztailaren 18a

La Banda Teatro Circo konpainiak Kimera lana aurkeztuko du Herriko Plazan uztailaren 19an, 19:00etan.

Zirkuko jolasek, gorputz-adierazpenak eta antzerkiak bat eginda ikuskizun dibertigarria eta hunkigarria eskainiko dute Izaskun Lasarte, Txetxu Collado eta Nano Napal aktoreek.

Mugimendua hizkuntza unibertsal bihurtuko dute, eta horren bidez ikuslea hunkitzea gura dute. Kimerak egungo gizarteari begiratu eta "pertsonak handi egiten dituzten gauza txiki horien hauskortasuna erakutsi nahi du".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak