750 txartel jarri zituzten eskuragai ekainaren 20an eta bi egunetan agortu ziren guztiak.
Merkatarien elkarteko 40 establezimendu inguruk hartu dute parte ekimenean; horien artean daude elikadura, arropa eta oinetakoen dendak, zerbitzuak –ile-apaindegiak, estetika zentroak, fisioterapiak…–, baita tabernak ere. Herritarrek horietan erabili beharko dituzte eta egubakoitza izango dute bonu horiek trukatzeko azken eguna.