Poteo taldeak irabazi du Debagoieneko kuadrillen arteko IX. futbol zazpi txapelketa, eta hala, bildutako diru guztiaren %60a jaso dute. Txapeldun ordeak izan diren Power Rangers taldeak %30a jaso du, eta hirugarrenak izan diren Eskorpions taldeak diruaren %10a.
Horrez gain, beste sari batzuk ere banatu dira gaurkoan. Txapelketako jokalari onenaren saria Josu Aizpuruarentzat izan da, eta gol gehien sartu dituena Ainitz Larrinaga izan da. Josu Maquedak, atezain onenaren saria jaso du. Azkenik, giro gehien jarri duen taldearen saria ere Poteo taldeak eraman du.