Aretxabaletako Portasol auzoan ere jaietan dira. Arratsaldeko lehenengo orduan egin dute patata-tortilla lehiaketa. Sei taldek eman dute aurten izena. Bien bitartean, soinu-probak zituzten txosnagunean gaueko kontzertuak prestatzeko eta buruhandien eta erraldoien kalejirak girotu du arratsaldea.
18 urteko auzotar mordoxka bat sartu dira Jai Batzordera aurten eta nabari da hori txosnaguneko joan-etorrietan. Jende gaztea dabil lanean eta gogotsu. Aurtengo jaien berritasunetako bat, gainera, txosnagunea bera da; karpa handia dute eta Ibarra kiroldegi pareko belardian dago.
Egitaraua
Jaiak hasi besterik ez dira egin. Egubakoitzeko, zapatuko eta domekako egitaraua ikusgai dago Goiena.eus-eko agendan.