Kontratazio motaren aldaketaren arrazoiak zehaztu ditu: alde batetik, zerbitzuaren ezaugarriei malgutasuna eta segurtasuna ematea, eta beste aldetik, hurrengo urtetan haur eskolak dituen erronkei hobeto aurre egin ahal izatea.
Lizitazioa 436.836 eurotan atera da eta bi urterako izango da –urtebete, beste urtebetez luzatzeko aukerarekin–. 30 egun edukiko dute lizitatzaileek haien eskaintzak aurkezteko eta irailerako prozesua bukatuta egongo da.