Futbola izango dute ardatz eta horretara bideratutako entrenamendu bereziak izango dituzte; arlo teknikoa, taktikoa eta fisikoa lantzeko saioak izango dira. Horrez gain, "beste jarduera batzuk ere ukituko" dituzte, antolatzaileen esanetan, hala nola eskalada, bola-jokoa, igerilekuan jolasak eta mendi irteerak. Azken horiek aprobetxatuta, naturaren eta faunaren inguruko azalpenak jasoko dituzte basozainaren eskutik. "Eta, Geroa Sortuz filosofiari jarraituz, balioetan eta adimen emozionalean sakonduko dugu", adierazi du Iker Arriolabengoa koordinatzaileak.
Entrenamendu-saioekin ekingo diete egunei eta arratsaldeak aprobetxatuko dituzte gainerako ekintzetarako: "Partiduak izango dira askotan eta Champions lehiaketa egingo dugu".